ZERBITZU NABARMENGARRIAK
Gure taldearen osaketari esker, zerbitzu osoa eta zeharkakoa eskaini ahal diegu gure bezeroei. Egun, nahitaezkoa da zeharkako moduan eta taldeka lan egitea, diziplinarteko eran alegia. BNFIXen zenbait zerbitzu profesional ematen ditugu ondoko arloei dagokienez: ikuskaritza, lege- eta zerga-arloa, aholkularitza, lanaren eta giza baliabideen esparrua.
Gainera, gure langileen trebakuntzari, baliabide teknikoei eta ematen ditugun zerbitzu profesionalen kalitate handiari esker, bezeroen onarpena lortu dugu eta egiaztatuta gaude kontratu publikoak egiteko.
Eta merkatuek duten globalizatzeko joera dela-eta, eta BNFIXeko bezeroek gero eta gehiagotan azaldutako nahiari erantzutearren, DFK Internationaleko kide independentea da BNFIX.
Ikuskaritza
Gure lan profesionalaren xedea ez da soilik txosten bat egitea. Gure ustez, ezinbestekoa da ondo baino hobeto jakitea zer ardura dituzten bezeroek eta zer errealitate ekonomiko eta finantzario duten, ahalik eta zerbitzu onenak eman ahal izateko euren ezaugarrien arabera.
Lege- eta zerga-arloa
Enpresentzako zein entitateetarako eta pertsona fisikoentzako zerbitzu profesionalak eskaintzen ditugu. Bezeroekin bat datorren lege- eta zerga-aholkularitza eskaintzen dugu, betiere gure irizpide profesionalaren arabera eta jarduteko orduan independentzia dugula.
Aholkularitza
Gure esperientzia eta berezko ezagutzak erabiltzen ditugu, eta pertsonei, enpresei, enpresa-taldeei edo beste erakunde batzuei aholkularitza ematen diegu, oro har, helburuak lortzen laguntzeko. Konfiantza, independentzia, diziplinartekotasuna eta seriotasuna funtsezkoak dira aholkularitzan.
Lan-arloa
Jakin badakigu jarduera profesional guztietan, lege-arauez gain, giza kapitala ere badutela. Ezinbestekoa da arlo hori planifikatzea eta kudeatzea gure bezeroen funtzionamendu egokirako.